Istingorra gure Elkarte maitea, 1.931ko Otsailak 26an jaio zen, 35 bazkide eta Carmelo Garijo Lamaison lehendakari bezala zituelarik. Beraien gaztetasuna eta alaitasuna ardatz nagusitzat hartuz, gaiari ekin zioten eta hitzaldi haietatik, 3 Elolatarrak, Garijo, Miranda eta Bujandaren laguntzarekin, gure elkartea sortu zen.
Bere hasierako kokapena, gaur egungo lokalaren zati batean zen, alokairuagatik 50 pzta. hilean ordaindu eta gero. Bazkide bakoitzak sarrerantzako ordaindu behar dituen 50 pztak Las 50 Ptas. que cada socio debe aportar como entrada, resulta un importante desembolso, por lo que el pago se fracciona a lo largo del año.
Elkartearen izenak gure historiako lehen eztabida sortu zuen. Katu Beltz edo Birigarro bezalako izenak proposatzen dira, azkenik José María Fuentes bazkideak proposatutakoa onartuz, Istingorra.
Denbora gutxira, lokala txikia gelditu zen eta ladameneko beste lokal bat laokatzen da, sotoantzako eskubidearekin, 110 pezetatan.
1935 garren urtean lehendabiziz loteria erosketaren berri dago, ostean bazkideen artean banatzeko.
1.941 garrenean , Istingorra pixkanaka normalitatera itzultzen da, nahiz eta gudaren eraginak bazkide eta auzotarren artean nabrmenak izan. Halere gure elkartea arazoak ahazteko leku aproposa dela dirudi, Urtarrileko diru sarrerak 3.346,30 pztakoak dira, edandako sagardo botilak 600 hilean direlarik. Jakina da guda ostean gosea nagusia zela baina egarriari buruz ez dago berri handirik.
1.949 urtetik datozkigu San Sebastian eguneko Istingorrako ospakizunen lehen zehastasunak. Gure "arbasoek" prestatutako menu berezi hura "Kremazko sopa, frito nahasiak, legatz egosia ozpin edo mahonesakin, oilasko errea patatekin, ardoa, sagardoa, kafea, kopa eta purua"-z osaturik zegoen eta prezioa 30 pzta. bazkideentzat eta 60 besteentzat. Guztira 110 pertsona bildu ziren.
Francisco Murillas lehendakari zela eta junta Amador Murga, Miguel Celarain, Eliseo Aramburu, Santos Velasco, Ignacio Elola, Narciso Egaña, Marino Landa, Antonio Garmendia eta Agustín Mirandak osatzen zutela, 25. Urtemuga-ko ospakizunak prestatzez hasten dira.
1.956 garren urteko Otsailak 4 eta 5ean iharduera hauek pretatzen dituzte:
- 1956.02.04: 19 h. Txistulariak eta buruhandiak; 21 h. Afari berezia bazkideentzat soilik (Angulak, Oilaskoa, tarta); 22 h. Musika herrikoia.
- 1956.02.05: Hildako bazkideen ohorezko meza; 12 h. Pilota partidak; 16 h. Haurrentzako jokoak Luistarren laguntzaz; 19 h. Umeentzako zinema; 22h. Musika Herrikoia eta bukatzeko ZEZEN SUZKOA.
1.962.garren urtean, lehen aldiz, akta batean Donosti eguneko Bazkari Ofizialeko gonbidatuen (21) zerrenda azaltzen da, Alkatea, Gobernadoreak, Antiguako Apaiza eta Beste Elkarteetako lagunak barne zirela. Ospakizun honetarako Donostiako Udaletxeak 5.500 pzta.tako diru laguntza jasotzen da. Gerturatu zirenek, menu zoragarri batetaz gozatzeko aukera izan zuten: Sarrerak, Salda, Aginagako Angulak eta Euskal oilaskoa.
1.972 garren urtea gure historian garrantzitsuenetariko bat da. Abuztuak 10eko Ezohiko Batzar Orokorrak, bazkide guztien adostazunarekin, Istingorra bere hasieratik kokaturik dagoen lokala erostea erabakitzen du.
José Manuel Manuel Pinedak lehendakaritzan eta León Elola, Carlos Martínez, Manolo Menéndez, Martín Anza, Manuel Bayón, José María Arrese-Igor, Gregorio Urkarregui, Juanito Aldasoro eta Antonio Fernández-ek osatutako Zuzendaritza Batzordeak 50.garren urtemugako (1.931 - 1.981) ospakizunetaz arduratu beharra dauka, jai egitarau landu bat osatuz.
1.985 garren urtean Urtarrilak 20ko bazkaria presatzen zuten sukaldarien aldaketa dator. Urte askotan kolabortzaile izandako Ricardo Idiaquez-ek Istingorrako klasiko bat den Juan Martínez "Baldarras"-i pasatzen dio lekukoa.
Amparitxu Gastón auzotarrak Gabriel Celaya urte horretako Urrezko Daborrari laguntzen dio Urtarrileko bazkari horretara. Olerkariaren hitzak eta Amparitxuren laguntzak, sentimenduz betetzen dute 197 lagun bildutako ekitaldi hau.
Zuzendaritza Batzordea berritzen da eta Dioni Urreisti Lehendakari bezala izendatzen da. Errealean urte askotan egin zuen bezala, bere taldekide eta laguna izan zen Alberto Ormaetxeak lagunduko zion Lehendakari Orde bezala.
Urtarrilak 20-ko bazkari guztietan momentu unkigarriak izan badira ere, 1.999 garrenekoa urrezko hizkiz grabaturik geldituko zaie bertan biltzeko sortea izan zuten lagun guztiei. Ainhoa Arteta Urrezko Danborra han egoteak denak liluratu zituen, bere urbiltasun eta goxotasunagatik.
Postreetan,
Gaztelupe Koralaren laguntzaz, abesti sorta eder bat kantatu zituen denak zutik jarriz. Paulino Caballero baxu eta lagunak ez ditu erraz ahastuko momentu haiek. Ainhoa txalo zaparrada handi batekin agurtzen dute inoiz ez degun ikusi bezala gure elkartean. Aipatzekoa, bere estarria ez mintzeko, bera joan arte inork ez zuela purorik piztu elkartian.
...Jarraituko du...
|
|
 |
| |
1931 - 1. Istingorrako Junta: Patxi Etxeberria, Agustín Miranda, Ignacio Elola, Paulino Bujanda,
Rogelio Fuentes, Mariano Elola, Clemente Ruiz
eta Carmelo Garijo. |
|
 |
|
 |
|
 |
|
| |
|
| 1956 - 25 Urtemugako Junta: Antonio Garmendia, Eiseo Aranburu, Marino Landa, Santos Velasco, Ignacio Elola, Narciso Egaña, Agustín Miranda, Miguel Celarain, Franciso Murillas eta Amador Murga. |
|
 |
|
 |
|
 |
|
| |
| 1981 - 50 Urtemugako Junta: José Manuel Pineda, León Elola, Carlos Martínez, Manolo Menéndez, Martín Anza, Manuel Bayón, José María Arrese-Igor, Gregorio Urkarregui, Juanito Aldasoro eta Antonio Fernández. |
| |
|
 |
|
 |
|
 |
|
 |
|
 |
|
| |
|