Berriak
 
 Istingorra Elkartea
 
 Iharduerak
 
 Komunikazioak
 
 Kokapen eta Harremana
 
 Gure Errezetak
 
 Links
 
 
 
iharduerak  
Istingorra Elkarteak antolatzen dituen ihardueren artean, hurrengoak aipatuko ditugu:

< Danborrada > < Urtarrilak 20ko bazkaria > < Garagardoaren Eguna >
 
 Danborrada                                                                   Igo

    Gure elkartearen historian saiakera batzuen ondoren eta bazkide batzuen bultzakadari esker, 2004-ko Istingorrako Asanblada Nagusiak, elkarteak bere danborrada izatea erabaki zuen. Entseiu asko izan ondoren, 2005eko Urtarrilak 20ean, denok sukaldariz jantzirik, eskubiko argazkian ikusten den bezala, eta sabelean korapilo handi bat izanik, gure danborradak lehen pausoak eman zituen Javier Maresma Danbor nagusia, Eneko Larequi Danborren Kaboa eta Martin Telleria Kupelen Kabo bezala izan zituelarik.

 
    Lehen urteko goibeltasunak pasata eta Istingorraren 75 garren Urtemuga zela eta, bai elkarteak eta baita danborradako partaideek, hobetzeko lan handia egin zuten eta danborrek jantzitako napoleoizko traje koloredunak zeresan asko jaso zituen gure auzoko kaleetan zehar.
    2008ko Urtarrilak 20a ere data garrantzitsu bat da Elkarteko Asanblada Orokorrak emakumeak ere gure danborradan parte hartzea erabakitzen duelako. Ordutegia goizeko 10:15-etatik, Diana eta Donostiko Martxa Istingorra kalean joz, eguerdiko 14:00-etara doa, hasierako leku berberan bukatzen dugularik. Ibilbidea erosoa da Matia kalean zehar batipat eta Benta Berrin geldialdi bat egiten da hamaiketakoa jateko.

    Ibilbidearen hasiera eta bukaera hunkigarriak izateaz gain, 10:30-etan elizako enparantzan Antiguoko Gazte Danborrada, Jankitza Guraso Danborrada eta Jakintza Ikastola eta Larramendi Ikastetxeko txikien danborradekin egiten den bilkura, Argi Berriko aitonen egoitzara egiten den bisita, edota beste elkarteei, Txirain, Antiguotarrak, Baso Etxea, Sansustene, Antiguoko eta Izurun, egin beharrezko beste bisitak ere momentu paregabeak dira.

    Gaur egun, gure danborrada 110 bat pertsonek osatzen dute.

 
 
 Urtarrilak 20ko bazkaria                                                                   Igo

    Gure sorrera egunetik, Donostia eguna izan da handiena Istingorran eta, nola ez, egun handiak janari eta edari ederrez osaturiko mahai baten inguruan ospatzen ditugu. Menuari buruzko lehen datuak 1949 urtekoa dira, "Kremazko Sopa, Frito Ezberdinak, Legatz Egosia, Oilasko Errea patata frijituekin, ardoa, sagardoa, kafea, kopa eta purua". Menuko bi jaki klasikoak oilaskoa eta angulak izan dira; lehena hasieratik eta 1964-garren urtean langosta erdiaz aldatu arte eta angulak 1998-garren urterarte mantendu zirela. Hortik aurrera beste jaki batzeuetara jo beharra zegoen argi dauden arrazoiengatik.

 
 
 
 
 
 Garagardoaren Eguna                                                                   Igo

    1993-garren urtean eta abuztuko ostegun batean hain zuzen ere, Garagardoaren Afaria deritzona ospatzen hasi zen. Menua saltxitxa mota desberdin, kodiloa eta "choucrute"-a eta tartak osatzen zuten, garagardo barra librea zegelarik.

   Bitxikeri gisa, lehen urteetan Txubillo tabernak kafeetara gonbidatzen zuen bakoitzak gero bere kopa ordaindu behar zuelarik. Gaur egun gauza batzuk aldatu dira, Iraileko hasieran ospatzen da, eguna aldatuz, orain larunbatean eta lagun emakumezkoei ireki dago.

    Menua ere aldatu da. Orain saltxitxa ezberdinak, hegaluzea plantxan eta Rich-eko bonba, kafea, kopa eta garagardo barra librearekin.

    Etorkizunean beste aldaketa batzuk egon daitezke, baina hasieratik beti oso giro ona sortu da ospakizun bitxi honetan.