Berriak
 
 Istingorra Elkartea
 
 Iharduerak
 
 Komunikazioak
 
 Kokapen eta Harremana
 
 Gure Errezetak
 
 Links
 
 
 
Gure Errezetak  
<<< Errezetara itzuli
  Muxilak "Continental" erara

Istingorrako bazkide zaharrena, Ignacio Elola, denbora luzea darama plater hau prestatzen, Andres Azaldegi, izen bera zuen jatetxearen jabe eta elkarteko bazkide denari sarritan prestatzen ikusi eta gero. Kontxa paseoan, Londres Hotelaren parean, zegoen Continental Hoteleko sukaldeko nagusia izatera heldutako sukaldari honek, han hasi zen plater hau prestatzen eta hortik bere izena izatea.

 
OSAGAIAK ETA PRESTAKETA (10 perts.)
 
. Muxilak . Tipula . Baratxuria . Perexil txikitua. Tomate saltsa . Ardo txuria. Irina . Limoia . Olioa . Ogi txigortua
Perexil txikituarekin eta beste osagai guztiekin saltsa bat egiten da eta muxilak kazolan sartzen dira. Su bajuan uzten dira eginik dauden arte. Eginak daudenian, ogi txigortua gainetik botata serbitzen dira.