|
|
| |
| Gure Errezetak |
| <<< Errezetara itzuli |
| Makailua Piparrekiko Lasagna Hotza |
|
Peio Pikabea-k sukaldaritzarekiko duen gustuagatik, lanbide eta afizioaren muga non dagoen jakitea ez da erraza. Sukaldari gazte honek, Istingorrako berrikuntzaren eredu, bere Antiguako dendan ere arrakastatsua den plater berritzaile bat aurkezten digu. "Bi urte daramazkit bai udan eta bai neguan jan dezaken plater honekin esperimentatzen", dio Pikabeak. Errezeta hau, Frantzian sukaldaritza eta urdaitegitza ikasten pasatako zazpi urteen fruitua da eta gazteek elkarteetako sukaldeetan zaharragoen lekukoa hartzeko balio dezake tradizioari jarraituz.
|
| |
| OSAGAIAK ETA PRESTAKETA (6 perts.) |
| |
| . Lasagna plaka bat . 250 gramotako 3 makailu bizkar . Tipula bat . Bi piper gorri . Piper ori bat . Bi piper berde . Baratxuria . Perexila . Perexilezko olio birjina |
|
Tipula laminetan potxatu. Piperrak eta baratxuriak ere laminetan zatitu. Makailua egosi eta konfitatu eta gorde. Lasagna plakak moztu edo egosi eta hoztu egosigabeak badira. Gero lasagna kapetan montatu: lasagna kapa bat, piperrada, makailua, beste lasagna plaka bat, eta horrela bukatu arte. Bukatzeko perexilezko olio txorroztada botatzen zaio gainetik. |
|
|
 |
|
| |
| |
|
| |
|
|