Berriak
 
 Istingorra Elkartea
 
 Iharduerak
 
 Komunikazioak
 
 Kokapen eta Harremana
 
 Gure Errezetak
 
 Links
 
 
 
Gure Errezetak  
<<< Errezetara itzuli
   Legatz Masailak Muxilekin

Manuel Bayón, Manueltxo bezala ezaguna gure elkartean, Patxi Etxeberria bere osaba zenari lagunentzako prestatzen zituen afaritan egiten ikusita ikasi zuen errezeta hau. Elkarteko sukaldari on asko bezala, besteek egiten dutena ikustea, bakoitzaren irudipena jartzea eta berrikuntza puntu bat gehitzeak plater berriak sortzeko aukera ematen dute kasu hontan bezala.

Gaur egun osagarri egokiak aurkitzeko dauden arazoak azaltzen dizkigu baita ere "masailak aurkitzeko arazoak izaten ditut", dio Manueltxok gaur egun arraien kopuruaren murrizketareki tamaina egokietakoak aurkitzen ez da hain erraza eta. Horrez gain, diru kontuak ere garrantzi asko dute: "sukaldari izateko, ekonomista ere izan behar da". Askotan koadrilantzako bazkari bat prestatu baino lehen, aurrekontu bat egin behar da. "Lehen platerran gehitxo gastauz gero, bigarrenian murriztu egin beharko da oreka lortzeko eta adostutako prezioa es pasatzeko". Euroarekin ere borroka izaten da.

 
OSAGAIAK ETA PRESTAKETA (6 perts.)
 
. Legatz Masailak . Muxilak . Piper Berdea. Tipula . Tomatea . Baratxuria . Perexila . Olioa . Gatza
 
Baratxuria, perexila eta tipula pikatu eta sutan jarri gero saltsa bat egin eta "txinotik" pasatzeko. Muxilak sutan jarri ireki arte. Legatz masailak arraultzaztatu eta frijitu. Saltsa egin ondoren masailen gainetik bota. Saltsa lodiegia badago, muxilek ateratko urarekin arindu.