José Manuel Pinedak dioen bezala, San Jacobo xerren tankerako plater bat da hau, baina gaztaren ordez patea erabiliz. Errezeta hau, elkarteetan eginiko plater asko bezala, ikusi, galdetu eta berrituz sortzen da. "Garrantziskoa da sukaldari onen artean aritzea denetik ikasteko. Behin nola egiten den ikasita, errepikatuz hartzen zaio puntua" dio Pinedak.
Urtean zehar, Pineda koadrilantzako Ostiraletako afaria prestatzen aritzen da eta gero eta zailago dauka platerak berritu eta aurrekontua kontrolatzen.