Felix Rodriguez bere egileak dioenez, oso plater erraza eta onartua da hau, zigala txikiagoekin ere egin daitekelako batzutan nahi bezalako tamainakoak aurkitzen ez direla eta.
Marita Villalonga, Rosales zalditegiaren jabearen emazteak, zigalak oso gustokoak zituela eta, udatan Istigorrara bazkaltzera urbiltzen zirelarik, Felixek plater hau hobetzeko aukera izan zuen gaur egun era zoragarri batean prestatu arte. 1977 garren urtean gure elkartera bazkide bezala sartu eta geroztik sukaldean maiz ibilitako degu. "Hasieran bientzat afaria prestatuz hasi nintzen eta pixkanaka lagunak gehitzen joan ziren 20 bat osatu arte. Orain zazpi bat gara ostiralero afaltzeko elkartzen garenak" dio Felixek,bi hilabete barru platerrik errepikatzen ez duenak. |