Laberako molde bat paperez forratu. Paperaren bekaldea olio pixkatekin buzti eta ogi txigortu pixkat bota, pegatu ez dezan. "Bol" batean nata, 6 arraultzak eta gatza bota.
Guztia ondo nahastu. Moldearen azpikaldea nahastutako krema horrekin kubritu, kapa eder batez. Zainzurien erdia gainean jartzen ditugu luzeran eta lerroan. Beste krema kapa bat jartzen degu. Otarraizka zurituak gainetik. Beste krema kapa bat, zainzurien beste erdia eta azkenik gelditzen zaigun krema gainetik.
Labean sartu moldea (Maria Bainura) 180º C. inguru 20/30 minutuz (goikaldea horitzen dela ikusi arte). Hozten uzten degu Maria Bainuk ontzi berean eta behin hoztua, hotzgailuan sartzen degu gogortu dadin.
NOTA.- Hobe da bezperan egitean budina.
Aurkezpena: Budina moldetik atera. Zentimetroko xerretan moztu. Plater gainean bi zati jarri "V" bat osatuz. "V"-aren goikaldean olibak jartzen ditugu erditik zatiturik eskala bat osatuz, hiru, bi eta bat. Platerraren behekaldean entsalada jartzen diogu olio edo ozpin tantarik bota gabe. |